Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza 25, 2017

GURE KARTOGRAFIA

Irudia
Kartografiaren helburua, Metodologia aktiboa era ulerterraz eta bisualean aurkeztea da. Horretarako, mural handi batez baliatu ginen eta honetan, loturaz beteriko ibilbide bat sortu genuen. Baina, ibilbide jarraitu eta zehatz bat egin beharrean, ideien arteko loturak egin nahi izan genituen, izan ere, metodologia aktiboa prozesu bat bezala ulertzen dugu, baina ez dugu prozesu finko bat bezala ikusten. Horregatik, kasu ezberdinei egin nahi izan genien erreferentzia lotura horiekin. Bestetik, ikasle batzuk ipini genituen ibilbidearen hasieran ikasleak ardatza izan behar direla irudikatzeko, haiengandik habiatu beharra dago metodologia aktiboa lortu ahal izateko. Ondoren, metodologia aktiboa azaltzeko aukeratu genituen gaiak aztertuko ditugu. Ezagutza eraiki Esperimentazio eta esperientziekin lotu genuen puntu hau. Horregatik honen barruan konstruktibismoa ere azaldu genuen aldi berean metodologiarekin lotura eginez. Ikasleen autonomia Aurrezagutzen garrantzia azpimarratu ...