E-PAPER ZORROA
Didaktika Orokorreko irakasgaiari amaiera emateko laburpen orokor bat egitea aproposa iruditu zaigu, kurtso osoan landutako kontzeptuak eta arloak e-paper zorro honetan bilduz. Kurtsoari hasiera emateko, klaseko hausnarketa batekin hasi ginen, gure artean eztabaidatuz eta bakoitzaren haurtzaroari buruz hitz egiten. Hori oinarri bezala hartuta blogeko lehenengo sarrera sortu genuen: eskola bizipenak . Bertan, Lehen Hezkuntzan izandako bizipenei buruz hausnartu genuen. Geroago, Heziberri 2020 curriculum dekretua aztertzeari ekin genion. Sarrera honetan, klasean ikaskide guztiekin batera curriculum dekretuaren hainbat atal bereizi eta aztertu genituen. Aurrekoarekin amaitutakoan, Jose Moya hezitzailearen hitzaldi batean oinarrituz konpetentzien inguruan aritu ginen. Jarraian, haien artean guztiz kontrakoak ziren argazki batzuk aukeratu zituen klaseko ikasle bakoitzak eta haiei esker kultura bisuala lantzea lortu genuen. Hurrengoa curriculum motak lantzea izan zen, h...