HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK, irakurketa saioak
Gure gelako hainbat taldekideek irakurketa saio ezberdinak egin ostean, Hezkuntza Berrikuntzei buruzko hiru aurkezpen egin zituzten eta bertan jasotako ideia nagusiak biltzea da sarrera honen helburua. Aurkezpena, martxoaren 13an. Azken 200 urteetan egondako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenenak. Espainiako hezkuntza sisteman aldaketa politikoek eragin handia izan dute eta politikaren arloko etengabeko aldaketek hezkuntzaren aldaketak eragin ditu. Hala ere, azken 200 urteetan hiru izan dira aldaketa nabarmenenak: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta LOE erreforma 2006 an. 1857ko erreforma, “Moyano Legea” Gizartearen beharrak asetzen zituen hezkuntza diseinatu zuten, publikoa, berdintasunaren alde eta dohakoa, horrek oreka eman zion hezkuntza sistemari. Horrez gain, hezkuntza sistema 3 mailatan banatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza. Aipatu beharra dago gaur egungo hezkuntza sistemaren aldaketa asko erreformaren baitan daudela.