Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila 6, 2017

ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA

Irudia
Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen? Badira gure haurtzaroa betetzen dituzten milaka eta milaka bizipen baina hauek guztiak gogora ekartzea ez da erreza. Eskerrak gaur egun argazkiak gure betirako memoria direla; harrigarria da nola paperean ikusitako irudi batek garai hartatako bizipenak berpiztu ditzakeen berriro.   Hasieratik hasita,  hau izan zen nire lehen hezkuntzako lehendabiziko kurtso amaierako ikuskizuna. Gogoan dut ilusio handiarekin prestatzen genituela dantza hauek eta gainera, ikuskizun ugari egiten bagenituen ere, kurtso amaiera berezia zen ateak irekitzen bait zizkion udari. Musikako irakaslea oroitzen dut bereziki argazki honekin lotuta eta denborarekin konturatu naiz lan izugarria egiten zuela eta ez berak bakarrik irakasle guztiek hartzen baitzuten parte jaialdiaren antolakuntzan. ...