ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA
Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen
dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Badira gure haurtzaroa
betetzen dituzten milaka eta milaka bizipen baina hauek guztiak gogora ekartzea
ez da erreza. Eskerrak gaur egun argazkiak gure betirako memoria direla;
harrigarria da nola paperean ikusitako irudi batek garai hartatako bizipenak berpiztu
ditzakeen berriro.
Hasieratik hasita, hau izan zen nire lehen hezkuntzako lehendabiziko kurtso amaierako ikuskizuna. Gogoan dut ilusio handiarekin prestatzen genituela dantza hauek eta gainera, ikuskizun ugari egiten bagenituen ere, kurtso amaiera berezia zen ateak irekitzen bait zizkion udari. Musikako irakaslea oroitzen dut bereziki argazki honekin lotuta eta denborarekin konturatu naiz lan izugarria egiten zuela eta ez berak bakarrik irakasle guztiek hartzen baitzuten parte jaialdiaren antolakuntzan. Uste dut oso garrantzitsua dela eskola mailan ekintzak antolatzea eta kurtso guztien artean horrelako ikuskizunak prestatzea. Irakasle bezala antolakuntzan laguntzea eta ikasleak ekintzetan parte hartzera animatzea beharrezkoa dela uste dut.
Ikuskizuna goizean izaten zen eta arratsaldean eskolako irakasle eta
gurasoen elkartearen artean ekintza ezberdinak antolatzen zituzten patioan:
tailerrak, puzgarriak, apar kanoia etab. Honekin lotuta, familien eta eskolaren
arteko harremana eta elkarrekintza bultzatu behar dela uste dut. Ikasleek
gurasoen parte hartzea ikustean eskolaren parte direla sentitzen dutelako.
Inauterietan ere eskolan ardatz bezala gai bat ezartzen zen eta maila bakoitzak pertsonaia bat aukeratzen zuen esaterako, gaia itsasoa zenean guri piratak izatea tokatu zitzaigun eta zirkoan lehoiak eta tigreak izan ginen. Egun honetan ere jaialdia antolatzen genuen eta dantza edo ikuskizunen bat prestatzen genuen gelakoen artean. Inauteriak gure irudimena lantzeko aukera ematen zigun. Mozorroak gelan egiten genituen eta nahiz eta denek mozorro berdina ereman bakoitzak berea egiten zuenez nortasun puntu bat ematen zion. Horretaz gain, etxean ere mozorrorako hainbat elementu bilatzean familiarekin gaia jorratzeko aukera ematen zigun.
Nire burua irakasle bezala ikusita uste dut garrantzia handia emango
diodala arteari eta sormenari. Uste dut ikasleak sortzeko askeak direnean haien
nortasuna garatzeko eta haien buruak ezagutzeko aukera daukatela eta
beharrezkoa ikusten dut hori haien garapenerako.
Nire eskolan bai Gasteizko, bai Euskal Herriko tradizioak landu eta mantentzen ziren eta danborrada hauetako bat zen. San Prudentzio bezperan danborrada egiten genuen urtero eta oso egun polita izaten zen. Gurasoak gu ikustera etortzen ziren eta kantatu eta danborra jo ondoren txokolate beroa ematen ziguten.
Egun hauetako oso oroitzapen polita daukat, tradizio hauek mantentzea ere
gure nortasun edo identitatearen parte direla uste dut eta gure lurraldekoak
lantzen diren bezala, beste toki batzuetakoak ere ezagutzea ikaskuntza polita
izan daitekeela uste dut eta irakasle bezala hauenganako jakinmina bultzatu
behar dela uste dut.
Lehen zikloan ez dut ia oroitzen baina bigarren ziklotik aurrera gelan egiten genituen proiektuak oso ongi gogoratzen ditut. Esaterako, argazkian taldeka egin genuen Egiptoko maketa ikus daiteke. Gaia landu bitartean elementuak egiten joan ginen eta azkenean talde bakoitzak bere maketa osatu zuenean beste mailako ikasleei aurkeztu zien. Asko gustatzen zitzaigun horrelako proiektuak egitea eta gainera ikasteko oso aproposak direla uste dut, izan ere, proiektuen bidez ikasleek haien ikaskuntza prozesuan parte hartzeko aukera dute.
Kirolak ere leku garrantzitsua hartzen zuen eskolako ekintzetan. Bertan eman nituen
azkeneko hiru urteetan “Kirol Topaketa” antolatu egiten zen. Egun honetan, hainbat kirol txoko jartzen ziren patioan eta taldeetan txokoz txoko joaten ginen esku-pilota, saskibaloia, futbola eta beste hainbat kiroletan arituz. Lehen hezkuntzako ikasleekin egiteko oso ekintza egokia zen kirola era ez lehiakorrean hartzen genuelako, egun hartako helburua kirola egiten ondo pasatzea zen eta ez irabaztea, ez baitzen txapelketa bat. Gainera, aurreko astean zehar topaketaren inguruko marrazkiak egiten genituen eta lelo bat proposatu behar genuen kamisetaren diseinurako erabiltzeko. Esan beharra dago, ekintza hauetan guraso elkarteak ere parte hartzen zuela eta boluntario asko gurasoak zirela, beraz, beste behin ere familien laguntzarekin kontatzea garrantzitsua da.
Nire eskolan, euskara bultzatzeko jarduerek ere garrantzia handia zuten. Urtero-urtero euskararen astea izaten genuen eta euskararekin zerikusia zuten tailerrak edo ekintzak izaten genituen. Gainera, euskaraz hitz egitera bultzatzeko taula bat izaten genuen gelan eta egunero kolore berdez margotzen genuen euskaraz hitz egiten bagenuen eta horiz edo gorriz ez bagenuen asko hitz egiten.
Irakasle bezala, ikasleen artean euskararen erabilpena bultzatu behar dela
uste dut. Gasteizen behintzat ez dago euskaraz aritzeko ohitura handirik eta
hori aldatu beharreko aspektua dela uste dut eta hezkuntzak eta irakasleek
bereziki gai horretan paper garrantzitsua jokatzen dutela uste dut.
Azkenengo argazki honek Pasaiako Piraten Etxean igaro genituen egunak ekartzen dizkit gogora. Eskolako urteetan zehar hainbat baserri-eskola eta landetxetan egon ginen eta hau 6. mailan egin genuen hiru egunetako txangoa izan zen. Gelakideekin lo egitea eta denbora pasatzea asko gustatzen zitzaigun eta gainera uste dut garrantzitsua dela etxetik kanpo esperientziak izatea eta hauetako batzuk eskolarekin izatea ideia ona da. Denboraldi “luzeagoko” txango edo irteera hauetan irakaslearen irudia garrantzitsua da ikasleen erreferente eta babesa izango delako eta nire ustez, oso aberasgarriak dira txango hauek bai ikasleentzako, baita irakasleentzako ere.
Argazki hauetako ekintza edo gertaera guztiek nire ikaskuntza prozesuan
eragin positiboa izan dutela uste dut. Etorkizuneko irakasle bezala, nire
ikasleek ere garapen positiboa izan dezaten laguntzea espero dut.
AMAIA
MARIN ZABALA
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina