E-PAPER ZORROA
Didaktika Orokorreko irakasgaiari amaiera emateko laburpen orokor bat egitea aproposa iruditu zaigu, kurtso osoan landutako kontzeptuak eta arloak e-paper zorro honetan bilduz.
Kurtsoari hasiera emateko, klaseko hausnarketa batekin hasi ginen, gure artean eztabaidatuz eta bakoitzaren haurtzaroari buruz hitz egiten. Hori oinarri bezala hartuta blogeko lehenengo sarrera sortu genuen: eskola bizipenak. Bertan, Lehen Hezkuntzan izandako bizipenei buruz hausnartu genuen.
Geroago, Heziberri 2020 curriculum dekretua aztertzeari ekin genion. Sarrera honetan, klasean ikaskide guztiekin batera curriculum dekretuaren hainbat atal bereizi eta aztertu genituen.
Aurrekoarekin amaitutakoan, Jose Moya hezitzailearen hitzaldi batean oinarrituz konpetentzien inguruan aritu ginen.
Jarraian, haien artean guztiz kontrakoak ziren argazki batzuk aukeratu zituen klaseko ikasle bakoitzak eta haiei esker kultura bisuala lantzea lortu genuen.
Hurrengoa curriculum motak lantzea izan zen, horrekin batera zehaztapen mailak landuz. Lau zehaztapen maila definitu genituen eta haien inguruan ezaugarri nagusienak azaldu genituen. Horrekin lotuta hezkuntza berritzaileei buruzko ahozko azalpenen laburpena egin genuen, klasekideek egindako aurkezpenetan oinarrituz.
Horrez gain, metodologia aktiboa landu genuen guk egindako kartografia baten bidez eta kartografia horren aurkezpena egin genuen klasekideen aurrean. Modu horretan, metodologia aktiboaren beste taldeen ikuspuntua ikusteko aukera izan genuen.
Amaitzeko, ebaluazioaren txokoa jorratzeko, ebaluazioari buruzko irakurketa egin dugu eta horren inguruko hainbat galdera erantzun ere bai. Ebaluazioaren inguruko kontzeptu eta baliabideak landu ditugu honi esker.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina