UNITATE DIDAKTIKOA: ESKOLARA BIZIKLETAZ
UPV-EHU IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 32. TALDEA GASTEIZ 2016-2017 DREAM TEAM AMAIA MARIN ZABALA IRATI GOMEZ ZIORDIA MIKEL MARTIN ARRUABARRENA AITOR MUNIOZGUREN MIRAND A IZENBURUA ESKOLARA BIZIKLETAZ SARRERA Justifikazioa Unitate Didaktiko hau bizikletaren erabileraren sustapenari egongo da zuzendua. Horretarako, arazoaren azterketa egingo da lehendabizi, ondoren horri aurre egiteko zer konpetentzia, eduki eta helburu landuko diren azalduko da. Jarraitzeko arestian aipatutako gaiak lantzeko hainbat jarduera proposatuko dira eta azkenik honen ebaluazioarekin itxiko da Unitate Didaktikoa. Kokapena Ibaizabal eskolako seigarren mailako ikasleak bizikletaz doaz eskolara egunero, izan ere, eskola hirigunetik sei kilometroko distantziara dago. Eskola publikoa da eta duela 12 urte ireki zuten metodologia berritzaileak martxan jartzeko asmoz. 2 - 12 urte bitarteko ikasleak daude ikastetxean eta hauen elkarbizit...