KULTURA BISUALA


Gaur egun irudiek inguratzen gaituzte, edonon ditugu irudiak telebistan, egunkarian, iragarkietan, karteletan... Guzti horiek mezu bat daukate atzean, baina, badakigu irudi horrek zer transmititzen digun eta nola eragiten duen gure pentsamenduan?

Azken egun hauetan haurtzaro eta irakaskuntzari buruzko irudien inguruan hausnartzen aritu gara klasean eta inguratzen gaituzten irudiek gure pentsamenduan duten eragina ikusteko oso baliogarria izan da.



HAURTZAROA

Interneten haurtzaro hitza bilatzean alboan dagoen irudien antzekoak agertzen dira: azal txuriko neska-mutilak, ondo jantziak, ingurune naturalean eta jolasten. 
Irudi hauek gure pentsamenduan eragina dutela argi dago, izan ere, haurtzaroan pentsatzean, horrelako irudia etortzen zaigu burura, haurrak jolasean, ingurugiro argitsuan, barrezka... Baina, hori al da benetako haurtzaroa?
Nire ustez, haurtzaroa askatasun eta jolaserako etapa da eta oso garrantzitsua da hau disfrutatzea gure etorkizuneko bizitza baldintzatuko duelako. Baina, argazki hauen estereotipazioa oso nabarmena da. Nahiz eta esperimentazio eta alaitasunaren aroa izan, errealitatean ez da beti irudi hori ematen.


Izan ere, zer gertatzen da hain "zoriontsua" ez den haurtzaroarekin?
Alboko irudian gurasoak eztabaidatzen ari diren bitartean, neska txikiak belarriak tapatzen ditu ez entzuteko. Argazki hau ere, haurtzaroaren parte da, baina ez da hasiera batean pentsatzen duguna. Badaude milaka eta milaka errealitate lehen ikusitako iruditik aldentzen direnak baina zaila egiten zaigu lehenengo momentutik irudi hauek gogora ekartzea.
Nire gelkideen argazkiak ikusita, askok jo dute Afrikar haurren irudietara edo gudetan parte hartu behar duten umeetara eta zalantzarik gabe oso latza da herrialde horietan haurrek pairatzen duten egoera, baina argazki honekin azpimarratu nahi izan dut gure inguruan ere badirela haurtzaro gogorrak. Zalantzarik gabe, neskatxa honek izango ditu barre egiteko eta jolasteko momentuak, baina irudian ikus dezakegun bezala txikia izanda ere egoera zailei egin behar die aurre. Horretaz gain, azipimarratu nahiko nuke inguruko pertsonek (familiak, lagunek, eskolako irakasleek...) eragin handia dutela haurtzaroan eta hauek ere oso estereotipatuak ageri ohi direla irudietan.


IRAKASKUNTZA


Haurtzaro hitzarekin gertatzen den bezala, irakaskuntza hitza bilatzean, gela barruko argazki bat agertzen da. 
Kasu honetan aulkietan eserita eta liburua aurrean dutela eskua altxatzen ari diren neska-mutilak agertzen dira argazkian; hitza eskatzen ari diren bitartean pozik daude erantzuteko gogoekin. 
Irakaskuntza hitza entzutean hezkuntza formalera jotzen dugu beti, eskolako irudira. Honek ikasle zein irakasleek hartzen duten papera aztertzera eramaten gaitu. Irudian irakaslea agertu ez arren suposatzen dugu haurren aurrean dagoela arbela atzean duela. Horrek ikasle-irakasleen arteko harremana urruntzen duela uste dut eta irudi hauek hori sustatu eta babestu egiten dute. 
Horretaz gain, parte hartzera jo ezkero, argazkian hain aktibo ikusten ditugun ikasleak gero errealitatean askotan, ez dira ikusten. Gaur egungo hezkuntzak orokorrean, ikasleen pasibotasuna bultzatzen du eta alde batera uzten ditu pentsatu eta hausnartzeko ekintzak. Egia da irudian pozik ageri direla ikasleak eta nik neuk eskola garaiko oroitzapen polita eta positiboa daukat, baina nagusitzen joan naizen einean, nire ikaskuntza prozesua geroz eta pasiboagoa eta aldi berean aspergarriagoa izan da.
Baina, liburuak eta gelako orduak al dira ikasteko era bakarra?

Bigarren argazki honetan, barazkiak ureztatzen ari diren bi haur ageri dira. Argazki hau, aurrekoak ez bezala, ez dago estereotipatua edo behartua, bi mutilak arropa arrunta daramate eta ez dira europear edo ipar amerikarrak.

Ikus daiteke liburuak ez direla ikasteko metodo bakarra, esterako, baratzean landare eta barazkiak zaintzean ikasketa esanguratsua ematen ari dela esan dezakegu. Izan ere, posiblea baratzaren barruan gai asko lantzea: natura, matematika, talde lana...
Argazki honen bidez hezkuntza ez formalaren garrantzia eta aukera azpimarratu nahi dut, honek ez du esan nahi gelak eta liburuak alde batera utzi behar ditugunik, baina, badira ikasteko milaka eta milaka metodo eta aukera eta hauek eakura izanda, hauekin aurrera egin behar dugu hau da, argazkian ageri den ikaskuntza mota bezalakoei lekutxo bat utzi.


Beraz, argi geratu da inguruan ditugun irudi guztiek nolabait gure pentsamendu eta izatean eragiten dutela eta nola ez, aztergai izan ditugun hartzaro eta irakaskuntzaren ideiak ere nabarmen baldintzatzen dituztela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIAK, JOSE MOYA

CURRICULUMA. HEZIBERRI 2020

ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA