KONPETENTZIAK, JOSE MOYA

Jose Moya,Kanariar uharteetan jaioa, hezkuntza zientzietan



 aditua da. Egun, lanbide hezkieta eta Kanariar uhartetako helduentzako hezkuntza sailaren zuzendaria da.


Jarraian, Granadan emandako hitzaldiaren inguruko hausnarketa bat duzue.







ZER DIRA KONPETENTZIAK JOSE MOYAREN USTEZ?

Jose Moyak konpetentziak pertsonak batek dituen prozedura multzoa bezala ulertzen ditu (jakintza, gaitasun...), baina, hauei erabilera egokia ematen zaienean soilik lortuko dira. Alegia, helburu konkretu bat lortzeko erabiltzen dituen baliabideak dira konpetentziak. Hauek eskuratu eta erabiltzeko, egoera errealei aurre egiteko gai izan behar da pertsona eta horretarako beharrezkoa da jarduerak ondo definitu eta zehaztea eta horretan paper garrantzitsua jokatzen du hezkuntzak.
Heziberrik ematen duen definizioarekin alderatuta, Jose Moyak konpetentzien barneraketaren garrantzia azpimarratzen du, baita errealitatearekin lotzeko garrantzia ere.


GURE HEZKUNTZA SISTEMA ETA IKASKUNTZA MOTAK.

Konpetentziak aztertzean, gure hezkuntza sisteman egondako ikaskuntza motak aiapatzen ditu Moyak, izan ere, urteetan zehar ikaskuntza mota batzuei garrantzia gehiago eman zaie beste batzuei baino.
1990ean, LOGSE finkatzean, jarrera (comportamiento) eta gaitasunak (capacidades) hasi ziren lantzen. 1997an aldiz, portaerari (conducta) eman zitzaion garrantzia eta 2007an izan zen konpetentziak lantzen hasi zirenean LOMCE legediaren babesarekin.
Moyak hezkuntza sisteman egondako aldaketen inguruan hausnartzean, konturatu da ikaskuntza motak pilatzen ditugula. Aurretik finkaktutakoei berriak gehitzen dizkiegula alegia.


OINARRIZKO HEZKUNTZAK IZAERA SELEKTIBOA AL DU?

Ikaskuntzaren inguruko hiru irizpide bereizten ditu Josek:
- Biztanleen gehiegoak hezkuntza eskura izan dezala.
- Pertsonak hazten lagundu dezala, bizitzaren esparru askotan jarduteko.
- Bizitzan zehar ikasten jarraitzera bultzatu gaitzala.

Hau ikusita, hezkuntzak ez luke izaera selektiboa izan behar, baina, errealitatean ez da horrela. Biztanleria guztiak jaso beharko luke hezkuntza duin bat eta tamalez hori ez da betetzen.

Gaur egun LOMCEk egiten duen hezkuntza antolaketak izaera selektiboa bultzatzen du ikasleen lehiakortasuna bultzatzen duen neurrian. DBHn ezarritako ikasleen ebaluaketak eta errebalidak bezalako baliabideek ikasleen banaketa eta diskriminzaioa bultzatzen dute eta argi dago horrek izaera selektiboa dakarrela.


ETA EBALUAZIOA?

Jose Moyaren diskurtsoarekin amaitzeko ebaluazioaren inguruko ideiak aztertuko ditugu.

Moyak jarrera, portaera eta gaitasunen ebaluaizoaren garrantzia azpimarratzen du, baina, ebaluzio hori nola ematen den da arazoa. 
Curriculum barneko ebaluazio irizpide eta informazio iturrien eremuak lotu beharra dago ebaluazio egokia lortzeko, hori dela eta, konpetentzien eremua ere erlazionatu beharra dago ebaluaziorako. Joseren abruz, ebaluazio irizpideak informazio iturri egokietan izan behar dute oinarria. Ebaluazioa jardueren ebazpenean izan behar du erroa ebaluazio osotua izateko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

CURRICULUMA. HEZIBERRI 2020

ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA